Ezbeharra

Leherketa baten ondoren su hartu du Beriaingo etxe batek

Hamaika lagun osasun zentroetara eraman behar izan dituzte, batzuk kea arnastu dutelako eta beste batzuk antsietate krisia zutelako. Eztanda zergatik gertatu den ikertzen ari da Guardia Zibilak, baina gas leherketa aipatu dute lehendabizi.

2007ko irailaren 14a
15:48
Entzun
Lau pisuko etxebizitza eraikin batek su hartu du Beriainen (Nafarroa). 11:30ak inguruan leherketa bat izan da eraikinean, eta ondoren piztu da sutea.

Ondorioz, hamaika lagun osasun zentroetara eraman behar izan dituzte. Beriaingo osasun zentroan 8 artatu dituzte: kea arnastu duten sei lagun -4 eta 6 urte bitarteko lau haur eta bi heldu- eta antsietate krisia izan duten beste bi. Beste hiru Iruñera eraman behar izan dituzte kea arnastuta, bi Bideko Amaren Erietxera eta beste bat Nafarroako Ospitalera.

Sei etxebizitzatan kalte material handi samarrak eragin ditu ezbeharrak, eta, ondorioz, zenbait familik ezingo dute oraingoz etxera itzuli.

Leherketa zergatik gertatu den ikertzen ari da Guardia Zibila; gas eztandaren aukera aipatu dute lehendabizi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.