Sanferminak

Lehertu da zoramena

“Gora Sanferminak!”,oihukatu du Javier Eskubi Aralarreko zinegotziak txupinazioa botatzean, eta horrekin batera jaiak eztanda egin du Iruñean. Hasi dira munduko festarik onenak.

2006ko uztailaren 6a
12:08
Entzun
Iruñeko Udaletxe plaza jendez gainezka zegoen aspalditik. Jendea festarako gogotsu: txanpaina jaurtitzen batzuk, dantza imintzioak egiten bestetzuk…

Udaletxeko balkoian ez bezala plazako jendearen artean ikurriña asko ikusi da; bereziki, eskuz esku jendearen artean ibili den handi-handi bat. Aldarrikapen banderolak ere nabarmen izan dira, besteak beste, Segiren bat.

Barcina alkatearen esku-hartzea

Hamabiak puntuan Javier Eskubi Aralarreko zinegotziak txupinazoa, festak hasi direla ozen aldarrikatzen duen etxafuegoa, jaurti du balkoitik. “Gora Sanferminak! Viva las fiestas de San Fermin!” aldarrikatu du, ohiko esaldia zertxobait aldatuz. Izan ere, “Gora San Fermin!” esatea da ohitura, baina bera agnostikoa izanik “Gora Sanferminak” esatea egokiagoa iritzi dio Aralarreko zinegotziak.

Hala ere, Yolanda Barcinak ez du egoki ikusi santuaren erreferentziarik ez egitea, eta "Viva San Fermin" oihukatu du birritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.