KRISIA PSOE-n

"Lehiatzeko baino gehiago, laguntzeko" ikusten du bere burua Lopezek PSOEn

PSE-EEko idazkaria Susana Diaz Andaluziako presidentearen alde mintzatu da PSOE zuzentzeko.

Patxi Lopez, asteartean, PSEren idazkaritza utziko duela iragartzen. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2014ko maiatzaren 29a
13:10
Entzun

Alfredo Perez Rubalcabak PSOEko idazkaritza utziko duela jakinarazi zuenetik, hura ordezkartzeko izen dantzak jarraitzen du PSOEn. Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak ez du argitu Rubalcaba ordezkatzeko bere hautagaitza aurkeztuko duen, baina gaur esan du bere burua "lehiatzeko baino gehiago laguntzeko" ikusten duela.

Lopezek esan du "bikain" iruditzen zaiola Rubalcaba ordezkatzeko hautagaiak egotea, haren ustez horrek esan nahi duelako alderdia "bizirik" dagoela eta "une zailetan lema hartzeko prest dagoen jendea" dutela. "Proiekzio handia" duten kideek hautagaitza aurkeztea txalotu du, nori buruz ari zen zehaztu gabe.

Atzo, Susana Diaz Andaluziako presidentearen aldeko hitzak izan zituen Lopezek. Alderdiarentzat "erreferente izugarria" dela esan zuen, eta PSOEko idazkaritza eta Andaluziako presidentetza uztar ditzakeela uste du: "Gaitasun handia du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.