Igeldoko baserri baten zelaian eskainitako agerraldian egin ditu adierazpen horiek Karrerak. EHNEko kidearen arabera, egunotan %15ean jaitsi da esne produkzioa, "nahiz eta ekonomikoki ez dakigun zer galera suposatzen duen". Hala ere, bazkaren gutxitzeak kezkatzen du gehien sindikatua, "baserri bakoitzak hektarea bakoitzeko 330 euro galdu baitu, eta guztira 14 milio euroko galera suposatzen du horrek".
"Abereek ez dute larretzeko tokirik, guztia lehortuta baitago, eta abeltzainek negurako jasota zuten bazka ematen hasi dira. Hala, neguak bazka gehiago erosi beharko dute, eta gainera garesti, bazka gutxi baitago", azpimarratu du Karrerak. EHNEko kidearen arabera, Araban, Nafarroan edota Ipar Euskal Herrian erosten dute bazka abeltzainek, eta zenbaitetan Danimarkatik ekarri behar izan dute.
Gastu horiei aurre egiteko eta balizko lehorteei aurre egiteko, Marije Intxausti Gipuzkoako EHNEren lehendakariak azpiegiturak hobetzea eta diru-laguntza zuzenak ematea eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Intxaustiren arabera, Euskal Herriko mendi gehienak daude lehorteak jota, "baina kaltetuena Aralar da, ez baitago azpiegiturarik ur eskasia horri aurre egiteko".
Beroa
Lehorteak abeltzaintzaren produzkioa gutxitzen duela ohartarazi du EHNEk
EHNE sindikatuko abeltzaintza arloko arduradun Eneko Karrerak adierazi duenez, lehortea gogor astintzen ari da Gipuzkoa azken hiru hilabeteetan, eta larreetan eta abeltzaintzaren produkzioan kalte latzak sorrarazi dituela ohartarazi du. "Ur falta dela eta aberek itolarriz eta egarriz hiltzen dira, estresatuta daude, eta horren ondorioz nabarmen jaisten da produkzioa", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu