Leioako campusera eta Loiuko aireportura doazen autobusetan segurtasuna berma dezala eskatu dio Bizkaiko EH Bilduk Bizkaibusi

Koalizioak salatu du zerbitzu horietan egoera «kezkagarriak» egon direla, eta campuseko fakultate guztietako klaseak hasi aurretik hartu behar direla neurriak.

Bizkaibusen artxiboko irudia. MARISOL RAMIREZ/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2020ko irailaren 8a
15:26
Entzun

Leioako Campuseko eta Loiuko aireportuko autobusetan segurtasun neurriak hartu ditzatela eskatu du EH Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan. Raul Mendez batzarkideak egin du eskaria. Mendezek gogorarazi du gaur egun metro koadroko lau erabiltzaile sartzen direla autobusetan. Pandemia egoeran, ordea, koalizioak beharrezkotzat jo du edukiera hori gutxitzeko neurriak hartzea, «zerbitzu egokia eta segurua eskaintzeko». Datorren astean Leioako campuseko fakultate guztietako klaseak hasiko direnez, neurriak ahalik eta azkarrena ezarri behar direla gehitu du, «garraio publikoa kutsatze gune bat» bihur ez dadin.

Hori horrela, Miguel Angel Gomez Viar Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru diputatua batzordera deitzeko eskaria egin du Mendezek, autobus linea horien inguruan azalpenak emateari «beharrezko» baiteritzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.