30 bat ikasle daude eraikinaren barruan eta beste horrenbeste kanpoan, hura babesten. Ertzaintza ere joan da, eta ikasleen arabera, hiru lagun identifikatu dituzte. Bertara joateko deia egin diete gainerako ikasleei ere, lekua babesten laguntzera. Hutsik zegoen eraikina EHUrena da, eta ez dago argi gaua han pasatzen utziko dieten edo ez.
Errektoretzarekin negoziatu nahi dute eraikina okupatu nahi duten ikasleek, eta eskaera onartu egin du errektoretzak. Datorren astean bilduko direla esan diete. Bertan gelditzea erabaki dute ikasleek, baina.
Ikasturtearen hasieran okupatu zuten eraikina lehen aldiz, ikasleen beharrak asetu eta "proiektu propioak garatzen hasteko" leku bat izateko. "Emantzipazio soziala" lortu nahi dutela diote, "bizitza esparruen jabe egiten hasi". Horregaitik, jabetza kolektiboaren alde daudela diote.