Hezkuntza

Leioako Ikasle Mugimenduak Leioako campuseko eraikin bateko areto bat okupatu du

Bizkaiko Parke Teknologikoaren eraikin bat dela argitu du EHUk, eta eurek kudeaketan ere ez dutela parte hartzen.  

Leioako Ikasle Muimenduak okupatu duen EHUko aretoa. LEIOATIK
2018ko apirilaren 9a
12:16
Entzun

Leioako Ikasle Mugimenduak areto bat okupatu du gaur goizean EHUren Leioako campusean (Bizkaia). Liburutegiaren atzean dagoen eraikinaren beheko solairua hartu du. Hasiera batean BERRIAk EHUren eraikin bat dela zabaldu badu ere, unibertsitateak berak argitu dio BERRIAri eraikina ez dela eurena, nahiz eta unibertsitateko jendeak hor ere lan egin. Gainera, campusean egon arren, izatez Leioa-Erandio gunea da hori, eta EHUk ez du eraikin horren kudeaketan parte hartzen.

"Ikasle mugimenduaren jardunerako azpiegitura gisa" erabili asmo dute okupatutako aretoa gaur goizean ohar batean jakinarazi dutenez. Ikasle mugimenduaren "proiektuak garatzeko" hartu du gunea, ohar bidez azaldu dutenez. Ikasleen esanetan, "EHUren egungo egiturak gainditzeko" beharrezkoa da egitura horietatik at kokatuko diren "espazio autonomoak" eta "boteregune errealak" eratzea.

Leioako Ikasle Mugimenduak espazioaren erabilerarekin lotuta "eraso ugari" egitea leporatu dio unibertsitateari. "Medikuntzako Asanblada kontseilutik botatzeko saiakera ugariak, Lan Harremanetako Ikasle Asanbladak okupaturiko ikasle gela eta Gurutze Gorriaren indarraren bidezko desalojoak (eta azke horren eraistea)" aipatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.