22 eta 24 urteko gazteak dira senda-agiria jaso dutenak. Ospitalean jarraitzen dutenak 19 urteko bi gazte dira.
Larriena erredura handien unitatean dago; gorputzaren %14 du errea, eta %2-3an zauri sakonak ditu; buruan, gorputz enborrean eta ezkerreko besoan dauzka zauriak. Beste gaztea, berriz, ohiko tratamendua jasotzen ari da, eta hobera doa haren osasun egoera.
Asteazken goizean, Leioako Ostalaritza Eskolan, behar baino lehenago zabaldu zuen eltzea ikasleetako batek, eta irakiten ari zen ura presioan atera zen. Erredurak dituzte zauritutako bost ikasleek, eta haietako lau erietxera eraman zituzten.