gizartea

Leioako taberna bat zigilatu du Ertzaintzak, droga saltzen dutelakoan

Tabernan lan egiten duten 47 urteko gizonezko bat eta 31 urteko emakumezko bat atxilotu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez.

2012ko otsailaren 10a
16:26
Entzun

Leioako (Bizkaia) taberna bat zigilatu zuen Ertzaintzak atzo, ustez han droga saltzen dutelako. Tabernako bi langile atxilotu zituzten, 47 urteko gizonezko bat eta 31 urteko emakumezko bat, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik gaur jakinarazi dutenez.

400 euro, haxix zatiak, droga saltzeko materiala eta droga transakzioen inguruko informazioa zuen ohar liburuxka bat atzeman zituen Ertzaintzak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.