euskal herria

Leioan emakume baten gorpua agertu da uretan

Lehen azterketen arabera, gorpuak indarkeria zantzurik ez duela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.

2011ko azaroaren 23a
13:01
Entzun

Gaur goizean emakume baten gorpua agertu da Leioan (Bizkaia), urtean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez 50 urte inguruko emakumea da, baina oraindik ez dute identifikatu.

Goizean jaso du Ertzaintzak gorpuaz ohartarazi duen deia, 06:00ak inguruan, eta Gurutze Gorriarekin batera bertaratu da. Gorpua forentsearenera eraman dute. Lehen ikerketen arabera, ez du indarkeria zantzurik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.