Hezkuntza

Leioarako sarrerak itxi dituzte, "bost exigentziak" berresteko

Auto ilarak izan dira EHUren Leioako campuserako bidean. Aurpegia estalita daramaten hainbat lagunek bideak itxi dituzte, lurrean eserita, "errepresioaren kontrako" bost exigentzia betetzea eskatzeko.

jarraia121865.jpg
2016ko apirilaren 19a
09:11
Entzun

"Campuseko sarrera guztiak itxiak! Ohartarazi bezala, gaur klaseak berandu hasiko dira", esan dute bidea ixten aritu direnek. 8:30ak aldean altxatu dira, Ertzaintza gerturatu denean.

Honako hauek dira "bost exigentziak":

1- San Mameseko ikasleei espediente disziplinariorik ez irekitzea.

2- Gasteizko ikasleen kontrako salaketak eta gainontzeko neurriak atzera botatzea.

3- Leioako ikasle inputatuaren aferan esku hartu eta bere egoera konpontzea.

4- EHUra Ertzaintza sar ez dadin behin betiko neurriak hartzea.

5- Campusetan dauden polizia indarrak kanporatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.