INDARKERIA MATXISTA

Leire Rodriguez hiltzeaz errudun jo dute haren senar ohia

Herri epaimahaiak hartu du erabakia, aho batez. Joan den astean izan zen gizonaren aurkako epaiketa, Bizkaiko Lurralde Auzitegian.

Akusatua, epaiketaren lehen egunean. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko apirilaren 16a
07:40
Entzun

Aho batez zigortu dute Leire Rodriguezen bikotekide ohia: emakumea hiltzea egotzita epaitu dute, eta herri epaimahaiak ordu gutxiren buruan hartu du erabakia. Genero indarkeriarekin lotu dute hilketa, eta astungarri hori jartzeko eskatu dute.

2015eko abuztuaren 7an agertu zen Leire Rodriguezen gorpua Bilboko Abusu auzoan, errepide bazter batean. Joan den astean akusatuak epaiketan adierazi zuen “istripu bat” izan zela: etxean buruan kolpe bat hartu zuela emakumeak, eta hilda zegoela pentsatuta, inork sinetsiko ez ziolakoan,  auto istripu baten itxura egin zuela. Poliziek eta auzitegi medikuek, ordea, agerian utzi zituzten bertsio horren kontraesanak. Azaldu zutenez, buruan sei kolpe zituen Rodriguezek, baina autoak harrapatuta zendu zen. “Lesioek eta akusatuaren bertsioak ez dute bat egiten ikuspuntu medikotik”, ondorioztatu zuten.

Herri epaimahaiaren ebazpenaren berri izanda, zigor eskariei eutsi diete aldeek. Fiskalak, herri akusazioak eta Espainiako Estatuaren abokatuak 25 urteko kartzela zigorra eskatu dute; akusazio partikularrak, 30 urtekoa; eta defentsak, gutxieneko zigorra. Epaileak zehaztuko du zenbateko zigorra ezarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.