Leitzako udaletxeko balkoitik ikurrina kendu du gaur bertako alkateak, Auzitegiak emandako aginduari jarraiki. Izan ere, otsailaren 14an ikurrina kentzeko agindua iritsi zitzaien Auzitegitik, eta horretarako 10 eguneko epea eman.
Patxi Saez alkateak (Aralar alderdia) ikurrina kentzea erabaki du "gogoz kontra, eta ondorio larriagoak ekiditeko".
1976an jarri zuten ikurrina lehen aldiz Leitzako udaletxean. Urtetan zehar askotan kendu eta jarri zuten guardia zibilek eta herritarrek. 1997an, Herri Batasunak alkatetza zuela, Udalak ikurrina jartzeko erabakia hartu zuen eta geroztik udaletxeko balkoian izan da.
Euskal HErria
Leitzako alkateak ikurrina kendu du udaletxetik, "ondorio larriagoak ekiditeko"
Leitzako udaletxeko balkoitik ikurrina kendu du gaur hango alkate Patxi Saenzek (Aralar alderdikoa), "gogoz kontra", eta "ondorio larriagoak ekiditeko". Izan ere, =l Tolosaldeko Hitzak == http://www.tolosaldekohitza.info/azala.php =l zabaldu duenez, Auzitegitik hamar egun barru ikurrina kenduta adukitzeko agindua iritsi zen Leitzako udaletxera, otsailaren 14an, Ikurren Legea ez zela betetzen argudiatuta. Agindua bete ezean, alkatea kargugabetu egingo zutela jakinarazi zuen, gainera, Auzitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu