Leitzan neurriak zorroztuko dituzte kasuak ugaritu direla eta

PCR probak egin dizkiete hamabost urtetik gorako herritar guztiei.

Leitzako kale bat, artxiboko irudian. JON URBE/FOKU
2020ko irailaren 3a
14:11
Entzun

Nafarroako Gobernuak foru agindu bat argitaratu du Leitzan neurri murriztaileagoak ezartzeko, azken egunetan izan den kasuen gorakada dela eta. Izan ere, abuztuaren 26tik irailaren 2ra bitartean 31 kasu atzeman dituzte hango osasun eremuan. Pandemia hasi zenetik eta abuztuaren 25era arte, 23 kasu izan dira guztira Leitzan. Neurrien bidez, edukierak mugatuko dituzte gehienbat, eta hamabost egunez egongo dira indarrean.

Taberna eta jatetxeetan erdira murriztuko da edukiera barnealdean, eta %75ekoa izango da kanpoaldean. Gainera, mahai baten inguruan ezingo dira sei lagun baino gehiago bildu, eta ezingo da barran kontsumitu. Aisialdi gune publikoetan ere taldeak sei pertsonakoak izango dira gehienez ere, eta edukiera hemezortzi pertsonakoa izango da.

Eremu pribatua arautzeko eskumenik ez izan arren, udalak jendea ez pilatzeko eta sei pertsona baino gehiagoko taldeetan ez biltzeko eskatu die herritarrei. Aldi berean, elkarte gastronomikoak, gazte lokalak eta halako elkarguneak ezingo dira erabili.

Udal zerbitzuei ere eragingo diete neurriek. Kiroldegia irekita egongo da, baina ezin izango da talde jarduerarik egin, eta frontoia eta pista ere ez dira erabilgarri egongo. Gainera, kirol eta kultur jarduera guztiak bertan behera geratuko dira bi astez. Udal zerbitzuek martxan jarraituko dute, baina ordua eskatu beharko da aurretik.

Bestalde, udalak ohar baten bitartez jakinarazi du PCR proba masiboak egingo dituztela asteburuan herrian, kasuak «adin eta inguru oso ezberdinetako» pertsonen artean atzeman baitituzte. Hamabost urtetik gorako herritar guztiei egingo diete testa larunbatetik igandera bitartean; guztira, 2.500 inguru izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.