San Martingo Harri ondoko leize batean eskalatzen ari ziela, harri batek hankan jo zuen igandean Anette Van Hotten 49 urteko espeleologo belgikarra. Zauri ireki bat egin zion kolpeak, eta, gainera, oineko hiru behatz hautsi. Ondorioz, bere kabuz ezin aterata geratu zen espeleologoa, 600 metroko sakoneran, leize sarreratik 4,5 kilometrora.
Haren kideek 7 ordu behar izan zituzten leizetik irten eta istripuaren berri emateko. Hura artatzera joan diren medikuak eta osasun zerbitzuetako hiru kideek, berriz, 12 ordu behar izan zituzten atzo iristeko. Bitartean, salbamendu taldeetako kideak -Nafarroako Larrialdi Agentziakoak, Guardia Zibileko mendi taldeetakoak eta Baionako suprefekturako salbamendu arloko espeleologoak- buru-belarri ari dira igandean abisua jaso zutenetik erreskatea prestatzen. Zauritutako espeleogoloa ohatilan atera behar dute, ezinbestean, eta oso leku zailean dagoenez, korapilatsuak eta luzeak gertatzen ari dira prestaketa lanak. Leizearen zati bat zartarazteko aukera ere aztertu dute.
Edononola ere, gaur gaua baino lehen espeleolgoa ateratzea ia ezinezkotzat dute salbamendu taldeen arduradunek.
Ezbeharra
Leizean zaurituta dagoen espeleologoa ateratzeko lanetan segitzen dute
Gutxienez gauera arte ezin izango dutela atera agertu dute salbamendu taldeetako kideek. Osasun zerbitzuetako lau kide zaurituarekin daude leize barruan, Izaban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu