Lekeitio itxi egingo dute Antzara Egunean bertan eta bezperan

Jaiak bertan behera utzi dituzte, baina ezohiko neurriak hartuko dituzte kanpotik herrira inor ez sartzeko. Kanpotarrei ez joateko eskatu diete.

Antzara Eguna, iaz Lekeition. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2020ko abuztuaren 29a
15:06
Entzun

Lekeitioko Udalak (Bizkaia) bertan behera utzi ditu aurten sanantolinak, eta, inolako ospakizunik ez dela egongo ziurtatzeko, herria itxi egingo du Antzara Egunaren bezperan eta egunean bertan: irailaren 4an eta 5ean soilik han bizi direnak, han lan egiten dutenak edo hotel batean erreserba eginda dutenak sartu ahal izango dira herrian; ez da garraio publikorik izango, gainera, herrira sartzeko, eta itsasoz ere ezingo da heldu. Udalak dio herriko eragileekin hartutako erabakia dela.

Koldo Goitia alkateak bando batean adierazi duenez, egoera larria da koronabirusaren eraginez, eta jaien gainetik«guztion osasuna dago». Horregatik, arduraz jokatzera deitu du. Gernikan gertatutakoa errepikatzea eragotzi nahi dute. Bandoak dio udal talde guztien erabakia dela, eta bizilagunei eskatu diete ez egiteko festara edo jendea pilatzera bultza dezakeen ezer, batik bat, irailaren 1ean jaitsieraren egunean eta 5ean Antzara Egunean.

«Izan gaitezen konponbidea eta ez traba bat. Ez dezagun utzi birusa hedatzen, kontrolaezina izan litekeen egoera batera iristeko. Gure ekintzek ondorio larriak ekar ditzakete guregan eta maite ditugunongan. Izan gaitezen zentzudunak eta izan dezagun errespetua».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.