Ertzaintzak ikerketa hasi du, Lekeitioko (Bizkaia) adingabea zergatik hil den jakiteko. El Correo egunkariak argitaratu duenez, bi anaiak gaixotu ziren egun berean leku ezberdinetan zeuden, eta artatu zituzten medikuek uste dute toxikotutako produkturen bat jan zutela.
Gurutzetako erietxera eraman zituzten biak, eta bi anaietako bat asteazkenean hil zen. Bestea arriskutik kanpo dago.