Lan istripua

Lekeitioko arrantzale bat hil da itsasora erorita, Bordeletik hurbil

44 urte zituen, eta Ondarroako (Bizkaia) Lanfon ontzian ari zen beharrean.

2007ko otsailaren 12a
20:36
Entzun
Lan istripu larria gertatu zen igande goizaldean Ondarroako Lanfon arrantzontzian, itsasoan, Bordele (Frantzia) parean zihoala: itsas kolpe batek arrantzaleetako bat, 44 urteko Elias M.S., uretara amilarazi zuen. Lankideek uretatik bizirik ateratzea lortu zuten, baina handik gutxira hil zen, ontzian.

Pesqueras Lanfon enpresarena da Lanfon ontzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.