Gizartea

Lekeitioko Iturriotz institutua hustu dute gas isuri batengatik

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez ez da zauriturik izan.

2017ko abenduaren 13a
10:12
Entzun

Goizeko 08:25 zirenean eman dute abisua eta arduradunak berehala hasi dira ordu horretan Lekeitioko Iturriotz institutuan zeudenak ateratzen. Segurtasun Sailak argitu duenez, ez da zauriturik izan.

Isuria eraikinaren kanpoaldean izan da. Bertan dira udaltzaingoa, Ertzaintza eta gasa hornitzeaz arduratzen den enpresako langile bat. Lerro hauek idazteko unean ikasle eta irakasleek kanpoan jarraitzen zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.