Istripua GI-631 errepidean izan da. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak ez du azaldu zein den hildako lagunaren nortasuna; hala ere, Lekeitikoa dela eta 38 urte dituela baieztatu du.
Bestalde, goizeko zortziretan beste istripu bat gertatu da Hernanin. Auto batek eta motor batek elkar jo dute Errekaldetik Galarragara doan errepidean. Istripuaren ondorioz, 18 urteko J.M.A.M Donostiako Ospitalera eraman dute.
Istripua
Lekeitioko lagun bat zendu da Zestoan izandako auto istripuan
Lekeitioko lagun bat hil da gaur goizeko zortziretan Zestoan (Gipuzkoa) izandako auto istripuan. Oraindik ez dira argitu zeintzuk izan diren istripuaren arrazoiak. Hildako lagunak gidatzen zuen Volvo autoa errepidetik atera da eta ibaira erori da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu