Iazko otsailaren 3an Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide egitea erabaki zuen Lekeitioko Udalak. Espainiako Estatuko Abokatuak, ordea, helegitea aurkeztu zuen erabaki horren aurka, eta Lekeitioko Udalak, EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen Espainiako Administrazioak erabaki horretan ez zuela esku-hartzerik argudiatuz.
EAEko auzitegi nagusiak, ordea, atzera bota du Lekeitioko Udalaren arrazoiketa. UEMAko kide izateko hartutako erabakia baliogabetu egin du, "zuzenbidearekin ez datorrela bat" iritzi baitu. Halaber, Lekeitioko Udalaren erabakian esku-hartzeko zilegitasuna aitortu dio Espaniako Administrazioari.
Aurretik, Espainiako Auzitegi Gorenak Munitibar, Abaltzisketa, Baliarrain, Aizarnazabal eta Lizartzako udalei eragotzi die UEMAko kide izatea. Gorenaren erabaki hori aintzat hartu du EAEko Auzitegi Nagusiak Lekeitioko Udalaren inguruko epaia emateko.
Euskara
Lekeitiori UEMAko kide izatea galarazi dio EAEko Auzitegi Nagusiak
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea galarazi dio EAEko Auzitegi Nagusiak Lekeitiori (Bizkaia). Zehazki, EAEko tribunal gorenak bertan behera utzi du iazko otsailaren 3an Lekeitioko Udalak UEMAko kide izateko hartutako erabakia. Halaber, arrazoia eman dio Espainiako Estatuko abokatuak erabaki horren kontra aurkeztu zuen helegiteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu