Lekukoen hitzak Eusko Legebiltzarrean

Bideo batean azaldu du lekuko batek egun hartan bizi izan zuena. Iñigo Cabacasekin egon zen anbulantzian eraman zuten arte.

2013ko maiatzaren 3a
15:42
Entzun

”Tiro bat entzun nuen”, dio lekukoak. ”Nire erreakzioa eskuak altxatzea izan zen. Beste tiro bat entzun nuen”. ”Furgonetatik atera, tiro egin eta babestu egin zen", behin eta berri egin zuen hori lekukoaren arabera. ”Ez dakit zenbat denbora igaro zen, baina makurtu egin nintzen, baina ez zioten tiro egiteari utzi”.

”Geratzeko eskatu nahi nuen, ez ginelako ezer egiten ari, ez zen ezer pasatzen ari”. Beste batzuek eskatu zuten, baina borraz erantzun zieten ertzainek, lekukoaren arabera. ”Oin batzuk ikusi nituen taberna ingurura iristean. Mutil bat zegoen bere ondoan”. Galdetu zion bere izena zein zen: ”Pitu”. Gerturatu zitzaionean ikusi zuen zauri bat zuela buruan”. Taupada hartu nahi zion, baina soinu gehiegi zegoen. ”Eskuineko eskuarekin eusten nion zauriari ez odolusteko”. Konbultsioak zituen, ”ezin nuen sinestu gertatzen ari zena. Animoak ematen nizkion, hurrengo egunean garagarro batzuk edatera joango ginela esan nion”.

Polizia batek handik joateko esan zion. ”Irainka hasi nintzaion. Polizia joan egin zen, eta Pituri hizketan segitzen utzi zidan”. Botaka hasi zen, eta garbitu egin zion . ”Saiatu nintzen odolustu ez zedin, baina ezin izan nuen ezer egin”, dio negarrez. Anbulantzia etorri zenean ez zen konturatu ere egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.