gizartea

Lekunberriko hilketa dela-eta preso sartutako lagun bat aske utzi dute

Astelehenean sartu zuten kartzelan, ekintzaren laguntzaile izatea egotzita, baina lekuko baten deklarazioaren ondoren bestelako erabakia hartu du gaur epaileak. Lau atxilotuetatik bakarrak segitzen du preso. Donostiar gazte bat labankadaz hil zen, larunbatean.

2010eko urtarrilaren 21a
16:15
Entzun
Nafarroako Auzitegi Nagusiko epaileak behin-behinean eta bermerik gabe libre utzi du gaur Lekunberrin larunbatean izandako hilketarekin zerikusia duelakoan preso sartutako lagun bat - D.V.M. Burlatako (Nafarroa) bizilaguna-. Astelehenean sartu zuten espetxean, ekintza egiten lagundu zuela egotzita. Hilero, 1ean eta 15ean, auzitegira joan beharko du sinatzera.

Lekuko baten gaurko deklarazioaren ondoren hartu du erabakia epaileak, eta honek dio D.V.M.-k "parte-hartze zuzenik" ez zuela izan.

S.F.R.S.ri egotzi zion epaileak Lekunberriko hilketaren egilea izatea, eta kartzelan segitzen du. Guardia Zibilak beste bi pertsona ere atzeman zituen haiekin batera, baina auzitegiak horiek aske utzi zituen astelehenean.

6:43an izan zen gertaera, Mao Mao Beach dantzalekuko aparkalekuan, eta 21 urteko donostiar bat hil zuten -A.L.L.-, labankadaz. Guardia Zibilak 7:20an aipatutako lau pertsonak atzeman zituen Berriobeitin (Nafarroa), auto batean zihoazela. Donostiar gaztea 9:10ean zendu zen, Iruñeko Ospitalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.