Juan MAri lekuonaren heriotza

Lekuonaren aldeko hiletak egin dituzte Oiartzungo elizan

Atzo hil zen Juan Mari Lekuona poeta handiaren aldeko hileta gaur egin dute Oiartzungo elizan, Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak emango du meza.

2005eko abenduaren 6a
21:33
Entzun
Hil kapera Oiartzungo Kultur Etxean jarri zuten atzo, eta herritar ugari joan ziren bertara. Gaurko hiletetan ere jende ugari bildu da. Izan ere, Lekuonaren familia oso ezaguna eta estimatua da Oiartzunen, euskal kulturan oro har eta Oiartzungo kultur altxorrak bereziki suspertu eta berreskuratzearen alde arlo askoran egindako lanagatik.

Oiartzuarrez gain, euskal kulturaren arlo askotako ordezkariak ere izan dira Oiartzunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.