Askatzeke dauden korapilo nagusientzat erabakigarriak izan daitezke datozen lau urteak. Gai potoloak daude mahai gainean: Krisi ekonomikoa, bakegintza, egituraketa politikoa. Guztiek dakite gai horiei heldu beharko zaiela, eta denek aipatu dute akordio beharra. Baina bakoitzak bere eredua du. Krisiari aurre egiteko ezartzen diren neurriek gizarte eredu bat eraikiko dute; bakegintzari heltzeko moduak, zein estatus politikoei buruzko eztabaidek ere, datozen urte luzeetako etorkizuna erabaki dezakete.
Bakoitzak alde batera egiten du tira; bere aldera eraman nahi ditu gainontzekoak, eta indarra behar da horretarako. EAJk, duela lau urte galdutakoa berreskuratu beharra sentitzen du.
Gidari izan nahi du askatu beharreko gai nagusietan. Bere eskuetan izan nahi du lema; neurrien norabidea erabakitzeko gaitasuna. Gehiengo lasaia behar du hartarako, eta alde bateko zein bestekoen babes bila dabil erdian jarrita, hartu nahi duen norabidea erabat argitu gabe. Kudeatzaile onenaren eta lasaitasun aro baten gidari gisa aurkeztu du bere burua.
Lemaren gidari izan nahian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu