EAJ-PNV alderdiak jakitera eman duenez, bart Lemoako (Bizkaia) batzokiari eraso diote ezezagun batzuek, margo hori eta gorria jaurtita, eta PNV español, Herriak ez du barkatuko edo Jo ta ke pintadak eginda.
EAJko iturrien esanetan, alderdi honen Lemoako egoitzak bederatzi hilabete zeramatzan itxita, birmoldaketa lanengatik, eta irailean zen berriro irekitzekoa. Batzokiko arduradunek "pena" adierazi dute, herriko jaietarako ostera ere zabaldu gura zutelako.
Kale erasoa
Lemoako batzokiari pinturaz eraso diote
Ezezagun batzuek Espainiako bandera osatzen duten koloredun pintura bota, eta 'PNV español' eta 'Herriak ez du barkatuko' tindaketak egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu