euskal herria

Lemoizko telefonia hedagailu bati su eman diote

Erasoaren egileek kapitalismoaren aurkako paskinak utzi dituzte.

2012ko irailaren 15a
18:14
Entzun

Lemoizko telefonia hedagailu bati su eman diote, Andrakas gainean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Gauerdian izan da erasoa.

Ertzaintzak jakinarazi du kapitalismoaren aurkako paskinak utzi dituztela erasoaren egileek.

Unai Andraka alkateak (EAJ) Bilduri gertaera salatzeko eskatu dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.