GIZARTEA

Leringo entzierroan adingabe bat zauritu izana ikertzen ari da Foruzaingoa

Gazteak 15 urte ditu, eta adarkatua izan zen larunbatean.

2014ko abuztuaren 18a
19:12
Entzun

Foruzaingoak jakinarazi du ikerketa bat abiatu duela Leringo entzierroetan (Nafarroa) gazte bat adarkadaz zauritu izana argitzeko. Larunbatean, bigantxak askatu, eta batek gaztea zauritu zuen, 15 urtekoa. Erietxera eraman behar izan zuten.

Nafarroako arautegiaren arabera, 16 urte baino gehiago izan behar dira horrelako ekitaldietan parte hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.