Lesakako (Nafarroa) eta Orioko (Gipuzkoa) dantzariek bat egin dute Nazioen Mundua Gipuzkoako Goierriko herri ekimenarekin; Dantza zati bat kanpainaren bidez.
Nazioen Munduak berriki Gazta zati bat-A piece of cheese dokumentala, erabakitze eskubidearen alde. Jon Maia bertsolariak zuzendu du. Dokumentalaren soinu banda promozionatzeko helburuz, kanpaina berezia jarri zuten martxan: herri ezberdinetako dantza taldeek soinu bandako abesti batekin bideo bat egitea. Asmoa dokumentalaren ideia eta filosofia ahalik eta leku gehienetara iristea da, modu parte hartzaile batean.
Soinu banda Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor Lamprek egindako 15 abestiz osatuta dago. Diskoa uztailaren 6an aurkeztu zuten.
Bitartean, dokumentalak bere bidea jarraitzen du herriz herri, Euskal Herriko txoko guztietara iritsi nahian.