sutea

Lesakako Acelorren izaniko suteak produkzioa geldiarazi du

Bart izan zen sutea Lesakako lantegian. 22:30etarako itzalita zegoen, baina xaflatze makina batetan kalte handia eragin du suak

2007ko uztailaren 18a
15:32
Entzun
Lesakan Acelor enpresak duen lantokian bart izaniko suteak produkzioa geldiarazi du, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Iluntzeko 21:30ean piztu zen sua xaflatze trenetako batean, eta ordubetera itzalita zegoen. Baina denbora tarte horretan suak kalte handia eragin zuen makinetako batean. Acelorrek jakitera eman duenez, astebetean kaltetutako makinaren produkzioa astebetean martxan jartzea espero dute.

Atzo izaniko suteak ke handia eragin zuen Lesakako erdigunean, eta suhiltzaileek ateak zein leihoak ixteko eta etxetik ez ateratzeko eskatu zieten bizilagunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.