• 2011ko azaroaren 13a. Silvio Berlusconi lehen ministroak dimisioa eman ostean, gobernua osatzeko ardura eman zion Giorgio Napolitano presidenteak Mario Montiri.
• 2012ko abenduaren 21a. Montik kargua utzi zuen, Berlusconiren PDL Askatasunaren Herriak babesa ukatu ziolako parlamentuan.
• 2013ko otsailaren 24a. Egoera are gehiago zaildu zuten hauteskundeek: Berlusconiren koalizioak 114 eserleku lortu zituen, Pierluigi Bersaniren PDk 113, M5S mugimenduak 57 eta Aukeraketa Zibikoak 17.
• 2013ko martxoaren 20a. Gobernua osatzeko bilerak hasi zituen Napolitanok, baina negoziazioek ez zuten fruiturik eman, M5Sk uko egin ziolako Bersanirekin gobernatzeari.
• 2013ko apirilaren 19a. Gobernua osatu ezinik, dimisioa aurkeztu zuen Bersanik.
• 2013ko apirilaren 24a. Gobernua osatzeko proposamena egin zion Napolitanok PD alderdiko Enrico Lettari.
• 2013ko apirilaren 27a. Gobernu ituna lotu zuen Lettak PDLrekin eta Aukeraketa Zibikoarekin.
• 2013ko abuztuaren 1a. Mediaset auziagatik epaileek Berlusconiri ezarritako lau urteko zigorra berretsi zuen Auzitegi Gorenak, eta Il Cavaliere kanporatzeko lehen pausoak eman zituen Senatuak. Mendeku gisa, Lettaren gobernua erorarazteko saioa egin zuen PDLko buruak, baina bere alderdiko bost senatarik kargua utzi zuten, eta Letta babestu. PDL baztertu eta Forza Italia bere iraganeko alderdia berreskuratu zuen Berlusconik.
• 2013ko azaroaren 24a. PDLko buruzagi ohi Angelino Alfanok bere alderdi berria aurkeztu zuen: Zentro-Eskuin Berria.