Erasoa
Lezamako tren geltokiko txartel makinak hondatu dituzte su emanda
Lezamako (Bizkaia) Euskotrenen geltokiko bi makina hondatu dituzte bart, su emanda. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 23:20 aldera gertatu da erasoa: geltokiko tresneria likido sugarriarekin busti dute zenbait lagunek, eta, ondoren, su eman diote. Ondorioz, txartelak saltzeko makina bat eta txartelak balioztatzeko beste bat hondatu dituzte. Suhiltzaileek itzali dute sutea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu