Zehazki, atzo gaueko hamaiketan Lezon ibilgailu batek su hartu zuela eta arrazoiak argitu gabe daudela esatera mugatu da Herrizaingo Saila.
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Miguel Buenek, ordea, ziur esan du gertakari hori kale eraso bat izan dela, eta "ETAk zein haren inguruneak oraindik min handia egiteko gaitasuna" dutela frogatu duela adierazi du. Jaurlaritzari zein Espainiako Gobernuari "horrelako atentatuak zein askoz ere larriagoak izan daitezkeen beste batzuk" eragozteko ahalegina egiteko eskatu die.
Kale erasoak
Lezon beren militante baten furgoneta erre dutela salatu du PSE-EEk
PSE-EEko iturriek jakinarazi dutenez, Lezoko (Gipuzkoa) alderdi horretako militante bati furgoneta erre zioten atzo gauean. Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Miguel Buenek gogor gaitzetsi du erasoa, eta elkartasuna adierazi dio militante sozialista horri. Nolanahi ere, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez du baieztatu kale erasoa izan denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu