POLITIKA

Libertate Nafarra alderdia sortu dute, "nafar patriotismoaren botoa mobilizatzeko"

Nafarroa "bere askatasuna, eskubideak eta herritarren politika aktiboa berreskuratu nahi duen estatu" gisa ulertzen du alderdiak.

2014ko urriaren 24a
17:46
Entzun

Foru hauteskundeetara aurkeztuko da alderdia, eta gaur aurkeztu dute Iruñean. Bertan hartu du parte Mikel Iriarte alderdiko presidente eta zerrendaburuak. Harekin batera izan dira Mikel Los Arcos eta Gaizka Basaldua.

Basalduak azaldu du Nafarroa ez dela "soilik Euskal Herri barneko probintzia bat", ezta "zazpi herrialdeetako bat" ere, baizik eta "estatu gisa" ulertzen dutela lurraldea: "Historikoki Atapuercaraino iristen bazen, horrek ez du esan nahi gaur egun hala izan behar duenik, baizik eta herritarrek hala nahi eta adierazten badute, hala izan daitekeela".

"Inpostatutako mugarik gabeko Nafarroa" aldarrikatu dute, "berreraiki beharreko Nafarroa". Gaur egun foru erkidegoa "belauniko" dagoela uste dute, eta herritarrek "euren eskubideen eta askatasunaren defentsan bat egitea" da euren asmoa; alderdia "batasun berri horretarako nafar guztien tresna" izatea nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.