35/02 sumarioan eta gazte independentistaren aurkako sumarioan auzipeturikoek segitzen dute euskal eragileekin biltzen. Asteartean, ELA sindikatuarekin bildu ziren, eta gaur, EAJren ordezkariekin bildu dira Sabin Etxean, alderdiaren egoitzan.
Auzipetuen ordezkari izan dira Karmelo Landa eta Jon Gorrotxategi auzipetuak eta Jone Goirizelaia abokatua. Koldo Mediavilla eta Aitor Olaizola Euzkadi Buru Batzarreko kideak izan dira EAJren ordezkari.
Urrian egingo dira bi epaiketak, eta bilera sorta horren bidez, auzipetuak epaiketa politikoen aurkako konpromisoa hartzeko eskatzen ari zaizkie eragileei. Auzipetuek eragileekin adostu nahi dituzte konpromiso horiek zer-nolakoak izan behar duten. Gaia aztertzeko borondatea azaldu dute EAJko ordezkariek.