Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudez epailearen agindupean egin zituen atxiloketak atzo; guztira, 19 atxilotu, horietatik 11 Euskal Herrian. Guztiak aske geratu dira karguekin, Guardia Zibilaren aurrean deklaratu ondoren. Auzitegi Nazionalak noiz deituko zain geratu dira.
Ustez sare sozialetan "terrorismoa goratu" dutenen aurkako sarekada izan da atzo Guardia Zibilak egindakoa. Zazpi lagun atxilotu dituzte Bizkaian (Bilbon, Portugaleten eta Ondarroan), bi Nafarroan, bat Gasteizen eta beste bat Gipuzkoan. Gainerakoak Euskal Herritik kanpo atzeman dituzte: Madrilen, Gaztela eta Leonen, Gaztela-Mantxan, Galizian, Andaluzian eta Katalunian. Bi adingabe ere inputatu egin ditu Guardia Zibilak.