Politika

Libre utzi dute asteazkenean Ordizian atxilotutako gizonezkoa

"Internet bidez terrorismoa goresteagatik" atzeman zuen Guardia Zibilak.

2008ko maiatzaren 30a
18:11
Entzun
"Internet bidez terrorismoa goresteagatik" asteazken goizean Ordizian (Gipuzkoa) atxilotu zuten 32 urteko gizonezkoa -X.R.T.- libre utzi du gaur Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Guardia Zibilak atzeman zuen, eta ordutik haren esku egon da, komunikatuta. Aske geratu arren, hamabostero sinatzera joan beharko du bizilekutik gertuen daukan epaitegira.

Guardia Zibilaren arabera, X.R.T.-k modu anonimoan idazten zuen sareko foroetan, eta Espainiako bandera "laidotzen" zuen, "terrorismoaren biktimen kontrako irainak" idazten zituen eta "ETAren ekintza terroristak justifikatzen" aritzen zen.

Ordiziako bizilagunak ETArekin zerikusirik ez duela esan dio epaileari gaur, eta ez duela biktimen kontra ezer.

"Interneten adierazpen askatasuna mugatu eta beldurra hedatzeko helburua dagoela salatu nahi dugu", dio Askatasunak. "Munduan dauden ideia eta ideologia guztietako mezuek lekua duten eremua da sarea, eta ez da kasualitatea hor ere mezu batzuk zigortuak egotea. Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren beste adibide bat izan da atxiloketa hori".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.