EUSKAL PRESOAK

Libre utzi dute Sevilla II espetxean zen Koldo Aparicio

Kartzela horretan dauden euskal presoak egiten ari diren gose greban parte hartu du Apariciok. Hemezortzi urte egin ditu giltzapean.

Aparicio, telefonoz hizketan. GETXOTIK ASKE
2013ko azaroaren 23a
12:27
Entzun

Koldo Aparicio Basauriko presoa libre geratu da gaur goizean espetxean hemezortzi urte igaro eta gero, Getxotik Aske Twitter kontutik jakinarazi dutenez. Sevilla II kartzelan izan da Aparicio, eta presondegi horretako tratu txarrak eta bizi-baldintzak salatzeko gose greban dauden euskal presoetako bat da Aparicio.

Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Koldo Aparicio, Asier Arzalluz, Juan Mari Etxebarri, Garikoitz Etxeberria, Jesus Goikoetxea, Manuel Gonzalez, Juan Lorenzo, Roberto Lebrero eta Urtzi Paul izan ziren grebari ekin ziotenak. Baraualdiaren 27. eguna dute gaur.

Preso horien osasun egoeraz kezka azaldu dute. Gaur, manifestazioa egingo dute Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta (17:00). Sevilla II espetxeko bizi-baldintzak salatuko dituzte Euskal presoen eskubideak errespetatu lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.