Irudia.Donostia
LILATOI ARRAKASTATSUA
Marka guztiak gainditu zituen igandean Lilatoiak, martxoaren 8aren inguruan urtero Donostian antolatzen den emakumeen herri lasterketak. 2.030 emakumek parte hartu zuten, inoiz baino gehiagok; festa, kirola eta aldarrikapena uztartzen ditu proba dagoeneko klasiko horrek. 22. ekitaldiko irabazlea Pili Bodegas donostiarra izan zen, bost kilometroko ibilbidea 18 minutu eta 17 segundoan bete ondoren. Bigarren Rosi Talavera sailkatu zen, eta hirugarren, Carmen Perea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu