Lindanoa agertu dela eta, Oiolako urtegia itxi du Eusko Jaurlaritzak

Iazko maiatzean ireki zuten berriro Barakaldo urez hornitzen duen urtegia, 2008tik itxita egon ostean

Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Oiolako urtegia (Bizkaia) behin-behinean ixtea erabaki zuen iazko azaroan Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak, bertan lindanoa aurkitu zuelako. Barakaldo urez hornitzen du urtegi horrek, eta, bertako udalak ohar bidez jakinarazi duenez, «prebentzio neurri» gisa dago itxita urtegia, lindano kopurua «legez ezarritakoaren azpitik» dagoelako.

Gai kimiko arriskutsua da lindanoa, eta Ezkerraldean lur asko dago horrekin kutsatuta, eskualdeko jarduera industrialaren ondorioz. Oiolako urtegian, gainera, ez da agertzen den lehen aldia: 2008an itxi egin zuten, iazko maiatzera arte. Hartara, berriro ireki eta bost hilabetera ixteko agindu du Jaurlaritzak.

Litroko 25 nanogramo lindano aurkitu dituzte Oiolako uretan, baina legez ehun nanogramo lindanora arteko ura kontsumi daiteke. Hori dela eta, udalak adierazi du ez zegoela urtegia ixteko beharrik: «Basatxuko araztegitik pasatu ostean ez litzateke lindanorik geratuko, baina aurre egiteko erabaki du Jaurlaritzak urtegia ixtea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.