Hezkuntza

Lingolang egitasmoa aurkeztu du Topaguneak

Lingolang egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak, euskal eskoletako hizkuntza aniztasuna jaso eta lantzeko xedez. Topaguneak webgune bat atondu du www.lingolang.net helbidean, eta han zenbait umeren grabazioak sartu dituzte, nor bere hizkuntzan.

gotzon hermosilla
2013ko ekainaren 22a
18:30
Entzun

Tresna berri horrekin “ikastetxeetako hizkuntza  aniztasuna islatu” nahi du Euskaltzaleen Topaguneak, herrietan dagoen aniztasunaren adibide gisa, eta beste hizkuntza batzuetan mintzatzen direnei aitortza egitea. Era berean, ikastetxe eta gurasoei aniztasunaren gaia lantzeko baliabide berria eskaini nahi diete. Euskaratik abiatuta, umeek beste hizkuntza batzuetako zenbait hitz ikasi eta aniztasuna lantzea lortu nahi dute horrela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.