Politika

Lizarberen txostena onartu du PSNko Kongresuak

PSN bere VIII. kongresua ospatzen ari da gaur Iruñean. Bertan, egungo idazkari nagusi Juan Jose Lizarberen txostena onartu dute, ordezkarien %58,1ek alde bozkatuta. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da datorren lau urtetarako PSNko idazkari nagusia izango denaren aukeraketa. Hautagaiak, Lizarbe bera eta Carlos Chivite dira.

2004ko uztailaren 17a
18:12
Entzun
Juan Jose Lizarberen txostena ordezkarien erdiek baino gehiagok onartu du, gaur Iruñean ospatzen ari den PSNren VIII. kongresuan. %58,1a izan dira hain zuzen ere, Lizarberen txostena onartu dutenak. Lizarbek aurkezpenean adierazi duenez, “gogor lan egin behar dugu UPNri aurre egiteko, eta egunen batean gobernua eskuratzeko”.

Orain, Nafarroako alderdi sozialistaren buruzagi berria nor izango den jakitea geratzen da. Hautagaien artean, Lizarbe bera eta partiduko ildo kritikoaren izenean aurkeztu den hautagaia, Carlos Chivite ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.