Ezbeharra

Lizarra eta Andosilla arteko errepidean gidari bat hil da, istripua edukita

Sartagudakoa zen gidaria. 26 urte zituen.

Berria.info
2012ko urriaren 26a
17:46
Entzun

Sartagudako 26 urteko gazte bat hil da gaur, errepidean istripua edukita. Auto batek kamioi bat jo du, Lizarra eta Andosilla arteko NA-122 errepidean (Nafarroa); 28. kilometroaren inguruan gertatu da ezbeharra, bihurgune batean.

Kamioiaren gidaria Lizarrarako noranzkoan zihoan, eta ez du zauri larririk egin. Autoaren gidaria, berriz, Andosillarako bidean zihoan; hura hil da. Istripua nola gertatu den ikertzen ari da Guardia Zibila.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.