Politika

Lizarra-Garaziko eredua oraindik baliagarri dela iritzi dio Patxi Zabaletak

Gatazka konpontzeko hitzarmen politiko demokratiko bat, eta ETAk armak behin betiko uzteko konpromisoa hartzea behar direla esan du Aralarreko koordinatzaile nagusiak.

2007ko apirilaren 10a
11:37
Entzun
Gatazkaren konponbideari oinarri sakonetatik heldu behar zaio, eta horretarako Lizarra-Garaziko eredua oraindik baliagarri dela iritzi dio. "Oinarri horietako bat izan beharko litzateke hitzarmen politiko demokratiko bat, Lizarra-Garaziren antzekoa; hura eredu hartuta", esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Beste alde batetik, [beharko litzateke] ETAk hartzea armak behin betiko uzteko konpromisoa, eta horren bermeaematea", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.