Egur zatiak, plastikoa, trapuak eta birziklatzeko metatuta zegoen antzeko material gehiago erre da bart Lizarrako Merkatondoa industrialdeko Chipala enpresan. Goizaldeko hirurak aldera piztu da sua, eta 07:30erako mendean hartua zuten.
Ordu horietan ez zegoen inor bertan, eta, horrenbestez, ez da inor zauritu.
Materiala erretzearekin batera, lantegi barruan zeuden makinak ere hondatu ditu suak. Dena dela, ez du kalterik eragin pabiloian.