Erasoa

Lizarrako PSNren eta UGTren egoitzari eraso diote

Margo horiarekin eta gorriarekin zikindu dute fatxada eta zenbait kristal hautsi dituzte.

2008ko abenduaren 20a
17:51
Entzun
Lizarran (Nafarroa) PSN alderdiak eta UGT sindikatuak partekatzen duten egoitzari eraso egin diote bart. Zehazki, margo horia eta gorria jaurti dute fatxadara eta leihoetako kristal batzuk hautsi dituzte. Gainera, barrura eroritako kristal puskek kalteak eragin dituzte fotokopiagailuan.

Jose Luis Izko PSNko Antolakuntza idazkariak gogor salatu du erasoa, eta horrelako ekintzekin sozialistak ez direla beldurtuko azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.