Lizarraldek salatutako «jazarpenari» buruz galdetu du Amaiurrek
Madrili eskatu dio argitzeko Sortuko kidea geldiarazi eta galdekatzeko agindua nork eman zuen
Amaiurrek idatziz erantzuteko galdera bat egin dio Espainiako Gobernuari Iosu Lizarralde Oñatiko zinegotzi eta Sortuko Kontseilu Nazionaleko kideak asteon salatutako «jazarpenari» buruz. Lizarralderen autoa geldiarazi eta bidexka ilun batean galdekatu eta iraintzeko agindua nork eman zuen eta zein helbururekin egin zuen argitzeko eskatu dio. Edo salatutako gertakaria «indarkeriazko ekintza» bat den, besteak beste. Amaiurrek salatu du gisa horretako gertaerak «askotan» izaten direla Euskal Herriko hautetsi eta kargu politikoen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu