17. Korrika

Lizarran ere jendetza Korrikan

'Begoña, entzun, Lizarra euskaldun' egin diote oihu alkateari. Euskararen aldeko lasterketa arratsaldean Lodosan edota Andosillan ibiliko da. Tuterara goizeko lauretan iritsiko da. Gaur Bartzelonan ere egin dute Korrika.

2011ko apirilaren 9a
17:48
Entzun

Atzo arratsean Iruñerrian ibili ondotik, 17. Korrikak gaur Nafarroan segitzen du eta 10:45 aldera Lizarrara heldu da. Jendetzak hartu du euskararen aldeko lasterketa han ere. Une batez, Lizarrako Kale Nagusiko tartea korrika ez, baizik eta oinez egin behar izan dute partaideek, karrikan ez zirelako kabitzen.

Oihuen artean, Lizarrako alkate Begoña Ganuzari (UPN) zuzendutakoa aipatu behar: Begoña, entzun, Lizarra euskaldun.

Arratsaldean, besteak beste, Lodosan eta Andosillan ibiliko da Korrika. Gauean, Martzillan, Cadreitan... Bihar goizeko lauretan Tuterara helduko da, eta 11:00etan Tafallara.

Gaur Bartzelonan ere egin dute Korrika.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.