Lizarrako Vianako Printzea kaleko bost solairuko etxebizitza bat hustu dute gaur, galdarak su hartu ondoren. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 14. zenbakian izan da sutea.
Lizarrako suhiltzaileak han izan dira, baita suhiltzaileen etxe nagusiko kideak ere. Foruzaingoa, udaltzaingoak eta anbulantziak ere bildu dira sutearen lekura.