Sute bat izan zen herenegun gauean Lizarrako (Nafarroa) Santa Barbara mendian. Suhiltzaileek sutea mendean hartu arren, erromesentzako ostatu bat eta mendekotasuna duten pertsonentzako zentro bat hustu behar izan zuten. 80 bat lagunek herriko kiroldegian igaro behar izan zuten gaua.
Atzo beste bi sute izan ziren Cascanten (Nafarroa) eta Bastidan (Araba). Udal eskoletan izan zen Cascanteko sutea. Ez zen inor zauritu, baina aldagelak eta irakasteko nahiz garbiketarako hainbat material kaltetu ziren. Bastidan, berriz, etxebizitza bateko sotoan izan zen sua. Garrek kalte material handiak eragin zituzten etxebizitzan. Lehen ikerketan arabera, sotoko hozkailuan piztu zen sua.
Lizarran sute bat izan, eta 80 lagunek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu